Gorbeialdeko Kuadrillan, pixkanaka-pixkanaka, pizten ari da azaroaren erdialdetik aurrerako zitaren sua. Horren lekuko da Aramaioko Euskaraldiaren batzordeak azken asteetan egindako lana. Aramaioko Udalaren webgunean, gune finko bat osatu dute, eta bertan ikus daiteke orain arte egindako guztia: Aramaion izena eman duten entitateetako kideekin grabatutako bideoa, zabaldu berri duten instagram kontua (“aramaioeuskaraldia” erabiltzailea), Egunean behin lehiaketaren barruan sortutako taldea, Euskaraldiarekin lotua…

Gogoan izan Euskaraldian IZENA EMATEKO EPEA zabalik dagoela. Hemendik aurrera Gorbeialdean egiten dugunaren berri, hemen jaso ahal izango duzue. Animo!