Joan den ekainaren 30ean izan zen ZUIA EUSKARAZ EGUNA (ederto jasota dator Alea hedabidearen erreportaia honetan), Zuia udalerriko euskaltzaleen urteroko hitzordua. Eta, aukera eder hori aprobetxatuta aurkeztu zen bertan Zuiako HAMAIKAKOA.

Aurkezteko modua, hala ere, berezia izan zen. Hamaika herri  ditu Zuiak, eta herri bakoitzeko ordezkari bana agertu zen, bere herriaren izenarekin, Bea Murgia plazara, “Ahobizi” eta “Belarriprest” panpinek lagunduta:

 

Eta, hara non, puzzle ederra osatu zuten Zuiako hamaika herriek, EUSKARALDIA hitza osatuta:

 

Beraz, Zuian ere martxan dago hamaikakoa. Hemendik aurrera, biderkatzen joango da kopurua!