Euskaraldiak aurrekaririk izan badu Gorbeialdean, Zuian izan du. Iaz, 2017an, bertako herritar talde batek “BAIETZ 42 ORDUZ EUSKARAZ” aktibazio ekimena jarri zuen martxan. Ahobizi eta belarriprest bila aritu ziren udaberrian zehar, eta ekainaren 22an eta 23an gauzatu zuten apustua.

Baietz 42! lan-taldeak hartu du aurten, Zuiako Udalarekin batera, bertan Euskaraldia martxan jartzeko konpromisoa. Zuia Euskaraz ekimenari lekukoa hartu, eta hasia da iaz Belarriprest edo Ahobizi izan zirenekin lanean. Irailetik aurrera izango dugu berri gehiago.