Irailaren lehenengo eta bigarren asteburuetan egiten da urtero ZIGOITIA EUSKARAZ ekimena. Jarduerak era guztietakoak diren arren, Mairuelegorretako kobazuloan, iraileko bigarren igandean, urtero egiten den Euskal Jaiak du oihartzunik handiena (ikusi Hala Bedi irratiaren webgunean ekimenean ateratako argazki-galeria).

Jaialdiaren bezperan izan zen, hain zuzen ere, Zigoitiko Euskaraldiaren HAMAIKAKOAREN aurkezpena. Bocabeats taldearen umorezko emanaldiaren ondoren, Zigoitia Aretoko eszenatokira igo ziren Euskaraldian parte hartuko duten Zigoitiko lehenengo Ahobizi eta Belarriprestak.

Irailaren 20tik aurrera, gehiago izango dira, gehiago izango gara!