2020ko Euskaraldiak badakartza berrikuntza batzuk. Besteak beste, norbanakotik kolektiborako jauzia emateko asmoarekin dator, eta, horretarako, entitateek izango dute garrantzia berezia.

Edizio berriaren nondik norakoak azaltzeko, eta Gorbeialdean Euskaraldia antolatzen jardungo dugunon umorea eta gogoa aktibatzeko, Kike Amonarrizen bisita izango dugu, martxoaren 5ean (osteguna), 19:00etan, Murgian (Zuia), udaletxeko areto nagusian.

Saio irekia izango da, eta interesa duen edonori egingo diogu ongietorria. Zatozte, urte ederra dugu aurrean eta!