Irailaren 7tik 10era izan ziren Legutioko Jaiak, Kofradiak. Eta, Aramaion San Martin jaietan egin zuten bezala, kasu honetan ere bertako Euskaraldiaren HAMAIKAKOAK bota zuen jaien hasierako suziria.

Irailaren 20an irekiko da Euskaraldian izena emateko epea. Udalerriz udalerriko hamaikakoak aurkezten ari gara Gorbeialdean… Eta laster, hamaika horiei beste hamaika elkartuko zaizkie. Bagoaz!!