Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6461

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-content/themes/divi/includes/builder/functions.php on line 5536
Kultur-egitarau interesgarria, Arratzua-Ubarrundian (ATZERATUTA) | Gorbeialdea

Eusko Jaurlaritzak azaroaren 5eko LABI batzordean hartutako neurriak eta emandako gomendioak kontuan hartuta, Arratzua-Ubarrundiako Udalak, Euskaraldiaren barruan, datozen bi asteetarako prestatutako egitaraua atzeratzea erabaki du.

Laster jakinaraziko dizkizuegu data berriak.

Barkatu eragozpenak, eta zaindu!

———————————————————–

Arratzua-Ubarrundian, Euskaraldiaren ardura duen lan-taldeak, bi hitzordu prestatu ditu, herritarrei Euskaraldiaren berri eman, eta izena ematera animatzeko. Hona hemen:

  • Azaroak 7, larunbata, 18:30ean Sologanako kantxan: IRRIAK PLAZAN! ikuskizuna, Irrien lagunen eskutik, familia osoari zuzendua. Herriko plazetan beti dago sorpresaren bat irriak eragiten dituena. Zer aurkituko ote dute TIRITATXOk eta MARTINBERTSOk zuen herriko plazan? Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea.
  • Azaroak 14, larunbata, 19:00etan Sologanako kantxan: GIZASALTSA ikuskizuna, Aitor Vinagreten eskutik, gazte eta helduei zuzendua. Mahai baten inguruan, gizakiek asko dute elkarri kontatzeko. Aktoreak bere alegiazko munduan murgiltzen du publikoa, egoera bitxiaz beteriko “gizasaltsan”. On egin.

Bi saioak segurtasun-protokolo guztiak beteta egingo dira, noski. Zatozte, bizi euskaraz. Elkarrekin, gehiago egingo dugu!