Euskaraldiaren edizio honetan, dakizuenez, Ahobizi eta Belarriprestez gain, ARIGUNEAK ere baditugu. Hainbat eta hainbat entitatek eman dute izena Gorbeialdean, eta horien artean daude gure Kuadrillako lehen hezkuntzako ikastetxean (Argazkian ikus dezakezuenez, IZARRA HERRI ESKOLA, horien artean). Hizkuntzaren berreskurapenean estrategikoak dira eskolak, eta ardura handia dute umeen euskararen erabilera sustatzerako orduan. Euskaraldian ere, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dute!

 

GOGOAN IZAN: oraindik ez  baduzu Euskaraldian izena eman, ez itxaron… azaroaren 19an (ostegun honetan) bukatuko da izena emateko epea eta. Formulario hau bete, eta joan zure txapa jasotzera!