Euskaraldia ez da kanpaina soil bat izango, ARIKETA SOZIAL bat baizik. Hau da: parte hartzeko, ez da nahikoa Euskaraldiaren alde egotearekin bakarrik. Aldekotasun hori praktikan erakutsi behar da.

Horretarako, garrantzitsua da ekimenean parte hartuko duten ahobizi eta belarriprestek formazioa jasotzea: beren rolak zer dakarren, egunerokoan bizi ditugun egoera ezberdinetan nola jokatu behar dugun… Unai Viana urkabustaiztarra dabil han eta hemen, tailerren bidez, herritarrei formazioa eskaintzen. Goiko argazkian ikus dezakezue Aramaioko formazio saioa, eta behekoan Urkabustaizkoa.

Datozen asteetan izango ditugun formazioen berri izan nahi duzu? begiratu webgune honetako agendan.