Atzoko San Prudentzio egun “berezian” erosketak euskaraz egiteko gonbidapena zabaldu zuen “Etxealditik euskaraldira” kanpaina (Araban zail samarra izan genuen arren ;D).

Gaur, berriz, etxean gozatzeko moduko proposamen bat dugu. Bertan egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.

 

Izan ere, ez zaiteztela nahastu: euskaraz badago pelikulak ikusteko aukera, badago produkzioa. Era guztietakoak, eta adin guztiei zuzenduta. Horren lekuko dira, adibidez, zinea.eus eta ganbara.eus atariak, euskal film produkzioaren berri ematen diguten webgune interesgarriak.

Hona hemen filmak on-line ikusteko hainbat bide: