Aurrera doa etxealdia, eta aurrera doa euskaraldia.

👀 Emango al diogu ikusgarritasuna #EtxealditikEuskaraldira ekimenari, Gorbeialdean ere? 👁️

1. Jarri koloretako puntu bat zure etxeko leihoan edo balkoian. Nola? Piztu irudimena eta sortu puntu hori etxean duzun materialarekin: kartulinak, errotulki eta margoak, oihal zatiak… ✂️📐🖊️ 🔴⚫🔵⚪

2. Jarri goiko argazkia whatsappeko profil irudian. 📲

Guzti honekin «Etxealditik Euskaraldira» ekimenean parte hartzen ari garela adieraziko dugu!
Guk egin dugu jada, zeren zain zaude zu? 👂🏼👄