Ikasturte berrian sartu gara jada, eta gero eta gertuago dugu EUSKARALDIA. Izan ere, irailaren 20an irekiko da ekimenean izena emateko epea.

Bitartean, Gorbeialdeko Kuadrillan AHOBIZI eta BELARRIPRESTen gaineko formazio-saioak egingo ditugu, udalerriz udalerri. Inork interesik badu, webgune honetako agendan ditu hitzordu guztiak kontsultagai.

Euskaraldian parte hartu nahi baduzu, zein aukeratu pentsatzen hasteko ez da garai txarra… Zer izango zara, AHOBIZI ala BELARRIPREST? Ea azpiko infografiak laguntzen dizun!