Martxoaren 5ean, ostegunarekin, elkartu ginen Murgian, udaletxeko bilera-aretoan, Gorbeialdeko Kuadrilla osotik etorritako 25 bat lagun. Kike Amonarrizekin geneukan hitzordua, Euskaraldiaren 2.  ediziora begira gure burua aktibatzeko asmoz.

Gustura egon ginen: orain dela bi urteko edizioaren emaitzak ikusi, edizio berrirako erronkak gure neurrira ekartzen saiatu… Eta, airean geratu ziren hainbat galdera/erantzun interesgarri: gure inguruan euskara ulertzen duen jende-kopuruarekin lotuta dugun pertzepzioaz, euskararen aurrerabidearen erritmoaz, esparru ezberdinetan ditugun erronkez…

Esan dezakegu 2020ko Euskaraldiaren abiapuntua jarri dugula, beraz, gure eskualdean. Hemendik aurrerakoak, ez du etenik izango… txapak soinean jartzeko ordua iritsi arte!