Aramaioko jaien hasiera iragarri zuen suziria bota baino apur bat lehenago aurkeztu zuen, Aramaioko Euskaraldiaz arduratzen den lan-taldeak, bertako HAMAIKAKOA. Argazkian dituzue ikusgai, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ahobizi eta belarriprest izango diren lehenengo hamaika lagunak. Hemendik aurrera, hamaikaz hamaika, gehitzen joango da kopurua.

Aurkezpenari buruzko informazio gehiago, Aramaioko Udalaren webgunean eta Goienan.