Arratzua-Ubarrundia da Gorbeialdeko Kuadrillaren hegoaldeko muturra osatzen duen udalerria. Gasteizen ertz-ertzetik hasi, eta Legutioraino iristen da, urtegiz bustitako lurralde-eremu eder hau.

Bertako euskara lan taldeak ahalegin handia egiten du, urtero, ekainean, EUSKARAZ BIZI EGUNA antolatzeko. Eta, aurten, udalerrian Euskaraldia dinamizatzeko lana ere beren gain hartu dute. Lan taldea udal ordezkariek, gazte asanbladako kideek eta herritar euskaltzaleek osatzen dute, nagusiki.

Udalerri sakabanatua, eta Gasteizi itsatsia, izanik, ahobiziak eta belarriprestak erakartzeaz gain, horientzako bilguneak osatzea izango da lan talde kideen erronka. Animo, beraz!